Zer da?

Arnas gaixotasun oso kutsakorra da, SARS-CoV-2 birusak eragindakoa. Birus hau, pertsona batek eztula, doministiku edo hitz egiterakoan barreiatzen diren tantatxoen eraginez, transmitizen da.

Gainera, gainazal bat ukitzean ere transmititu daiteke, eskuak ahora, sudurrera edo begietara eramaterakoan. COVID-19ren zantzu eta sintoma ohikoenak sukarra, eztula eta arnasa hartzeko zailtasuna dira. Batzuetan, muskuluetako minak, hotzikarak, buruko mina, eztarriko mina eta dastamenaren edo usaimenaren zentzumenaren galera ere agertzen dira. Seinaleak eta sintomak SARS-CoV-2ren eraginpean egon eta, 2 eta 14 egun bitartean agertzen dira. Pertsona batzuek ez dute sintomarik, baina birusa kutsa dezakete, horiei asintomatiko deritzo. COVID-19a duten pertsona gehienak tratamendu berezirik gabe sendatzen dira; hala ere, batzuek gaixotasun larria izateko arrisku handiagoa dute.

Arriskurik handiena adineko helduek eta osasun-arazo larriak dituzten pertsonek dute, hala nola, bihotzeko edo biriketako gaixotasunak, diabetesa, minbizia eta immunitate-sistemaren ahultasuna. Gaixotasun larriaren barruan sartzen dira pneumonia eta hilgarriak izan daitezkeen gutxiegitasun organikoa. COVID-19ren tratamendua eta SARS-CoV-2ren infekzioaren prebentzioari buruzko ikerketak, abian dauden jada. COVID-19a, 2019ko koronabirusagatiko gaixotasuna ere deitua da.