Osasuna zaindu

Haurrak

Gure umeen osasuna zaintzeko lehenengo pausoa, eguneroko ongia transmititzea da, umea giro normal bat ikusten badu gutxiago kezkatuko da, eta ondorioz bere osasuna hobeagoa izango da, guk etxean giro beldurgarri edo estresatu batean egon ez gero. 

Guzti hau dirudi ez duela osasunarekin zerikusirik baina psikologikoki gaizki baldin bagaude gure defentsak jaitsi daitezke, eta ondorioz osasuntsuki ahulago egon eta covid19 edo delako gaixotasunak hartzeko arriskuan egon daitezke. Egia da haurrak indartsuagoak direla sistema immunologikoan baina dena gertatu daiteke.

Helduak

Pertsona helduek osasuna zaintzeko beste hainbat pauso jarraitu behar dute beraien sistema immunologikoa batez ere asko gutxitu delako eta haur batenarekin konparatua heldu batek prebentzio gehiago behar ditu. Helduek orokorrean beraien bizitza soziala murriztu behar dute, izan ere, kontaktu minimoa izan ez gero kontagiatu daitezke eta beraien sintomak ez dira ume txiki baten berdinak izango. 

Baita ere ulertu behar da bizitza soziala murrizten badute, familiaren kontaktua ere murritza izan beharko luke prebentzio hauek seguruak izateko. Gaizki sentitzen bazara etxetik komeni da medikuari deitzea, eta ez mediku zentrora joatea, bertan egunero ehunka Covid proba egiten baitira eta gaixotasun asko mugitzen dira baita ere, edozein gaixotasun hartzea ere ez da gomendagarria, Covid-arekin arriskuan jartzen zarelako zure sistema immunologikoa ahulago dago eta sartzeko aukera gehiago hartzeko dituzu. 

Eta baita ere nahiz etxean egon zure eskuak maiz garbitu edozer zikinkeri saihesteko, eskuak baitira zikinkeri gehien biltzen ditugun lekua.  Aurrekoa orokortuz, bizitza soziala murriztu, bai familia eta lagunen artean, gaizki sentituz gero medikuari deitu eta berak esaten ez badu ez joan anbulategira.