Eskuak nola garbitu

Gure egunerokoan, eskuak maiz garbitzea ezinbestekoa da edozein birus edo zikinkeri gure gorputz barrura ez sartzeko. Bereziki, edozer jan aurretik, batez ere janari hori eskuekin hartu behar baldin badituzu. 

Kaletik bueltatzean ere ezinbestekoa da, izan ere, kaletik goazenean gauzak konturatu gabe ukitzen ditugu eta etxera bueltatzean eskuak garbitzen ez baditugu, etxeko gauzak kutsatu ditzakegu eta horren eraginez gure familia edo gure etxe berdinean bizi den jendea kutsatu daiteke.

Baita ere komeni da hidrogel pote bat poltsan eramatea, garraiobide publikotik jaistean adibidez botatzeko, autobusetan egunean zehar jende asko ibiltzen da eta birus asko mugitu daitezke hor barruan, gainera batzuetan barruko heldulekuak ukitzen ditugu, eta hauek hainbat pertsona ukitzen ditu egunean zehar. 

ESKUAK EGOKI GARBITZEKO PROZESUA

  1. Eskuak urez busti eta xaboi nahikoa erabili.
  2. Bildu ahurrak eta igurtzi elkarren artean.
  3. Orain, behatzak ere lotuta.
  4. Gero, ahur bakoitza bestearen bizkarraren kontra, behatzak gurutzatuz.
  5. Igurtzi esku bakoitzaren atzamarren bizkarraldea beste ahurraren kontra.
  6. Hartu hatz lodi bakoitza beste eskuarekin eta egin errotazio-mugimenduak.
  7. Jarri esku bakoitzeko hatzen punta bestearen ahurrean eta egin errotazio-mugimenduak.
  8. Igurtzi eskumuturrak.
  9. Lehortu zure eskuak. Komun publiko batean bazaude, erabili erabilera bakarreko paperezko eskuoihal bat, eta erabili txorrota ixteko eta ateko heldulekua eragiteko ere, eta bota gero.